Asteburu huntan dena Biarritzera!

Bakegile eta Bake Bideak Topaketa eta Giza Kate bat antolatzen dituzte asteburu huntan Biarritzen EHBAIk, bi hitzordu horietan parte hartzeko deialdia luzatzen du eta bertan izanen garela adierazi nahi dugu.

Giza Kateari dagokionez, biziki garrantzitsua da ahalik eta jende gehien biltzea larunbatean Hotel Palais eta Biriginia arrokara lotuko dituen giza katean. Gizarte zibilaren bultzadaz martxan jarri den bake prozesuaren bidean estatuek urrats gehiago egin ditzaten exigitzera aterako gara larunbatean ! Euskal preso eta iheslariak etxeratzeko bidean, preso guziak hurbilduak, eriak askatuak, kondena bete dituztenak askatzea eta nola ez aurten beren espetxealdiaren 30.urteurrena hasi duten Jakes Esnal, Xistor Haranburu eta Ion eta Unai Paroten askatasuna aldarrikatuko ditugu.

Justizia ministeritzarekin irekitako eztabaidarako gunean konplikazioak egon ostean, bidea berriz ireki da eta orain dela hilabete batzuk hasitako bidearekin segitu eta urrats handiago eta adierazgarriagoak ikusiko ditugula espero dugu. Horretarako eta azken euskal preso eta iheslari plitikoa etxera ekarri arte, lanean segituko dugu.

Azken urteetako mobilizazioek erakutsi diguten bezala, bide horretan segitu behar dugu. Bake prozesuaren aldeko mobilizazio guziak garrantzitsuak dira, Euskal Herrian zinezko bake justu eta iraunkor bat lortu nahi badugu.

Asteburu huntan denak Biarritzera !
ORAIN PRESOAK !

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude