Formakuntza zikloa: Lehen hitzordua ekainaren 15a Baionan

Hauteskunde munizipalak, biziki garrantzitsuak dira mugimendu abertzalearentzat. 2020 udal hauteskundeak, berezitasun bat izanen dute. Izan ere, Euskal Elkargoko lehen hauteskundeak iraganen dira momentu berean.
Biztanlengoarengan eragin ahal izateko, biziki garrantzitsua da militanteek bertan aktiboki parte hartzea.

EHBAIk hauteskunde hauek zuzenki eramanen ez dituen arren, militanteei, hautetsi eta biharko hautetsei eta hautagaiei, formakuntza saioak eskeintzeko xedea du.   Formakuntza eskeintza interesgarriak proposatu nahi dizkizuegu eta irailaz geroztik, eskeintza zabaltzen joanen gira. Gaiak, militanteek egindako eskaeren arabera hautatuak izan dira eta saioak, interesa erakutsiko duten militanteen herritik hurbil iraganen dira.

LEHEN HITZORDUA: Heldu den ekainaren 15ean larunbatarekin, Baionan, goizeko 10:00etatik 15:00ak arte.
GAIA: Hautesleak ezagutzera joan
Tokiak mugatuak dira
Kideentzat urririk izanen da, bestela 15€ ordaindu beharko dira.

Hemendik eta uztailera bitarte eskainiko ditugun saioen egutegia.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude