Macron Kanpora! Euskal Herria errespetatu

Agorrila bukaeran iraganen den G7 gailurrarentzat hilabete eskas batzuk falta diren honetan, Emmanuel Macron Biarritzen dugu gaur prestaketa lanak aitzinatzeko.

EHBAI, gailur honen aurka inplikatua den heinean, frantziako presidentearen etorreraren inguruan ihardoki nahi du. Munduko 7 indar ekonomiko handien artean iraganen den bilkura horrek, guk defenditzen ez dugun modelo bat ordezkatzen du. Ezberdintasunean oinarritua den eta multinazional eta aberatsenen interesen aldera jotzen duen sistema baten zerbitzura ari dira. Ingurumenaren kalterako eta finantzien eta interes pribatuak defenditzen dituen sistema.

Bestetik, gailurra, uda sasoi erdian iraganen da. Honek, bertako ekonomia kaltetzeaz gain, adierazpen askatasuna, mugikortasun eta manifestatzeko eskubideak urratuko ditu. G7a, ez da Euskal Herriko biztanleriaren onurarako iraganen. Horiek horrela, gailurrak ez duela izaterik azpimarratu nahi dugu, ez hemen ez eta inun ere.

Frantziar estatuak, azken hilabeteetan eta erreformaz erreforma, euskararen kontra egin du. Euskarak alde guzietako erasoak jasaten ditu: Lizeoko erreforma, negoziazioak blokatuak Seaskarekin, murgiltze sistemaren kontrako adierazpenak Jacqueline Gourault ministroaren partetik… Adibideak biderkatzen diren heinean, gure hizkuntza eskubideak murrizten dira.

Ez dugu ahantzi behar, E. Macronen bisita, atxiloketa salagarri baten biharamunean iragaiten dela. Atzo, frantses poliziak, azken urteetan bake prozesuaren alde lanean aritu den Josu Urrutikoetxea atxilotu zuen. Zinezko bake iraunkor bat lortu nahi baldin badugu, behar beharrezkoa da salbuespenezko neurriekin bukatzea eta justizia transizional prozesu bat martxan jartzea, atxiloketarik, iheslaririk eta presorik gabe. Bisita hau, bake prozesuaren kontrako eraso zuzen gisa kontsideratzen dugu, hots, propokazio hutsa  !

Gure desadostasuna entzunarazi behar dugulakoan, hitzordua gaur 18:00etan Biarritzeko Clemenceau plazan.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude