Frantziak ahoa tapatu nahi digu!

Hezkunde nazionaleko erreformek bat bestearen ondotik euskarazko erakaskuntza mehatxatzen dute. Murgiltze eredua antikonstituzionala omen da. Ikastolen garapena etengabe oztopotua da. Euskara erasotua da !

Alta, familiako transmisioa gehiago bermatua ez den honetan, Euskal Herri euskalduna eta ele ainitza eraiki nahi badugu, eskolak euskaldundu behar du!

Horrek frantses Hezkunde Nazionalak beharrezkoak diren baliabideak eman ditzan eskatzen du :

  • ikastoletan ikasle kopuruen emendatzeari buru egiteko erakasle postuen diruztatzea
  • sail elebidunean, imertsioa ereduaren orokortzea ama eskoletan eta egiazko oren parekotasuna bigarren mailetan
  • lizeo eta baxoaren errefomaren baitan euskarazko erakaskuntzarentzat sail propioa, oren dotazio bereziekin, nazioarteko sekzioen gisara
  • azterketak (brebeta eta baxoa) euskaraz iragaiteko ahala

Frantzian euskaldunak ez gara « konstituzionalak ». Hizkuntza politikaren baitan, euskarak hezkuntzan izan behar duen tokia Euskal Herritik beretik finkatu ahal izaiteko, erabaki guneak bertaratu behar direla argi dugu beraz. Euskara erasotzen duen jarrera jakobino eta uniformizatzailearen kontra, pertsona eleainitzez osatua den EH euskaldunaren alde

Eskolak euskaldundu behar du!

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude