Aski da! Bake prozesua ORAIN!

Lehenik eta behin fermuki salatu nahi ditugu gaur goizeko atxiloketak. Atxiloketak gogorki salatuz gain, Josu Urrutikoetxea eta beste bi lagunak berehala askatu ditzaten exjitzen diogu frantses estatuari.

ETA-ren disoluzioaren urtemugaren biharamunean honelako gertakari bat ulergaitza zaigu.Urrutikoetxeak, beste bakegile bat bezala, paper aktibo bat izan du azken urteetan eraikitako bake prozesuan, elkarrizketaren bitartez irtenbide politikoa bilatuz gatazka politikoari.

Urrutikoetxea, bakearen apustuaren aldeko erreferente nagusienetarako bat izan da ETA-n. Elkarrizketaren bidea beti idekia utzi duen pertsona izan da. Bakearen aldeko ekarpen nagusienetarikoa bat egin duen euskal herritarretariko bat da. Berak zuen ETA-ren azken komunikatua irakurri ETA-ren desagerpena jakinaraziz.

Frantziar eta Espainiar Estatuek atxiloketa honekin erakusten digute bake prozesua saboteatu nahi dutela.

Horregaitik erraten dugu, Euskal Herriko gizarte zibilaren zein eragile politikoaren gehiengoak bake prozesuaren aldeko apostua berretsi duten honetan, estatuek ez dutela testuinguru berri honek eskatzen duen aldaketa egin.

Atxiloketa honek ez du bat egiten Euskal Herrian bizi dugun bake prozesuarekin  ! Are gehiago euskal gizartearen gehiengo batek euskal preso eta iheslariak etxeratzeko bidean, preso guziak hurbilduak, eriak askatuak eta kondena bete dituztenak askatzea aldarrikatzen duenean.

Erabaki politiko honek frogatzen digu, oraindik ere badela gatazka eta bere konponbidea etekin politikoa eta elektorala erdiesteko helburua dutenik. Bada gatazkaren irtenbidea “galtzaileen eta garaileen” logikan ulertzen dutenak. Bada, oraindik ere, bakea eta demokrazia soilik bere ikuspegitik eta bere interesetarako ulertzen dutenak. Horren erakusle da, gaur goizeko atxiloketa.

Orain dela egun batzuk, Donostiako Miramar jauregian EH Bai eta EH Bilduk batera egindako adierazpena ekarri nahi dugu gogora. Arnagako adierazpen itxaropentsu harekin abiarazi zen denbora berriarekiko gure konpromisoa eta bakea zein bizikidetza demokratikoa eraikitzeko gure erabateko ardura azpimarratzen dugu gaurkoan ere. Horren harira, Espainiar eta Frantziar estatuari zuzentzen gira beste behin ere, eta gizarte zibilaren bultzadaz, martxan jarri den bake prozesuaren aldeko urratsak egin ditzaten exijituz.

Bukatzeko, jendarte guziari zuzentzen gira eta deialdia luzatzen dugu, heldu den ekainaren 8an, denak Miarritzera hurbiltzeko, Bakegile eta Bake Bideak antolatzen duten giza katean numbrean parte hartzeko. Batzuek bake prozesua oztopatu nahi badute ere, guk beti tinko atxikiko dugu bakearen alde.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude