Egun bat gehiagorik ez! Xistor askatu

Gaur aztertuko dute “Xistor” Frédérique Haranburu euskal preso politikoaren bigarren baldintzapeko askatasunaren galdea. EHBAI, Bagoazek gaur Senpereko herriko etxe aitzinean antolatutako elgarretaratzera batzen da eta bertara joateko deia zabaltzen du.

Jakes, Xistor, Ion eta Unaik (azken hau Espainian espetxeratua), 30 urte daramazkite preso. Beren eskubideak errespetatzeko eta aske gelditzeko garaia da ! Orain arte egin dituzten eskaera guziak ezeztatuak izan dira, ezetza, argudio politikoetan oinarritu delarik. Onartezina da ! Irteera datarik gabeko espetxealdiarekin bukatu behar da eta beren eskubideen baitan den baldintzapeko askatasuna onartu behar zaie !

Baldintzapeko askatasunean aske gelditzen ahal diren presoak eta eri diren presoak aske gelditu eta preso politiko guziak hurbilduak izan daitezen eskatzen dugu !

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude