Arnagako adierazpenaren lehen urteurrena

EH Bildu-ren eta EH Bai-ren agiri bateratua

Gaur, urte bat iragan da, Kanbon Arnagoko adierazpena ezagutzera eman eta ETAk, bere disoluzioa iragarri zuenetik.

Orain dela urte bat, 2018ko maiatzaren 4ean, Arnagako Adierazpena eman zen ezagutzera Lapurdiko Kanbo herrian. Bide luze baten une historikoa izan zena, zailtasunez eta oztopoz beterikoa: operazio polizialak, atxiloketak eta bake prozesuari zailtasunak jarriz. Izan ere, Europako azken gatazka armatua gainditzeko ahalegin horretan eragile guztiek ez baitzuten behar bezalako ekarpena egin eta jarrera eraikitzailea eduki.

Euskal Herriko gizarte zibilaren zein eragile politikoaren gehiengoak bake prozesuaren bidearen errailetan kokatu ziren eta horri esker burutu ahal izan dira azken urteetako mobilizazio handi eta indartsuenak. ETAk, bere aldetik, nazioarteko komunitateak aurkeztutako konpromisoei baikorki erantzun zien, ekinbide armatuaren behin betiko amaiera iragarriz lehen une batean; ondoren jendarte zibilaren parte hartze zuzenarekin, erabateko armagabetze ordenatua eta egiaztagarria bururaino eramanez.

Arnagako adierazpenak ongi-asko jaso zuen une horren garrantzia: “Hau Europa osorako une esanguratsua da, kontinenteko azken indar armatuaren amaiera esan nahi baitu”. EH Baik eta EH Bilduk berritu nahi dugu adierazpen itxaropentsu harekin abiarazi zen denbora berriarekiko gure konpromisoa eta bakea zein bizikidetza demokratikoa eraikitzeko gure erabateko ardura.

Tamalez, gai garrantzitsu batzuk oraindik konpondu gabe daude. Hala nola preso, ihesean edota deportazioan aurkitzen diren euskal herritarren auzia. Kolektibo horiek, presoenak zein iheslarienak, urrats ausartak egin dituzte konponketa errazteko amoz. Ontzat hartu eta are txalotu egiten dugu erakutsi duten irudimena eta ausardia.

EH Baik EH Bilduk oso argi dugu gizarteak egia osoa ezagutzeko eskubidea duela, egia ezagutzeko beharra dagoela. Horrek bakera eraikitzen lagundu baizik ez du egiten. Euskal Herrikoa bezain anitzen den gizarte batean, sentsibilitate guztiak errespetatu behar dira, bakoitzak bere kontakizun propioa eskubidea duelarik. Hortaz, aritu gaitezen arduraz, errespetuz, eta guztion artean memoria eta kontakizun anitzen mosaikoa osatu dezagun.


Irakurri agiria bere osotasunean.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude