JAKES, XISTOR, ION ETA UNAI ASKATU

Bagoazek, larunbat huntan, Jakes Esnal, Xistor Haranburu, Unai eta Ion Parot askatasuna aldarrikatzeko elgarretaratzeak antolatu ditu Baionatik Donibane Lohizunera.

Jakes, Xistor, Ion eta Unaik (azken hau Espainian espetxeratua), 30 urte daramazkite preso. Beren eskubideak errespetatzeko eta aske gelditzeko garaia da ! Orain arte egin dituzten eskaera guziak ezeztatuak izan dira, ezetza, argudio politikoetan oinarritu delarik. Onartezina da ! Irteera datarik gabeko espetxealdiarekin bukatu behar da eta beren eskubideen baitan den baldintzapeko askatasuna onartu behar zaie !

Larunbatean, 11:00etatik 12:00ak arte, Baionatik Donibane Lohizunera deituak diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia luzatzen dugu. Baldintzapeko askatasunean aske gelditzen ahal diren presoak eta eri diren presoak aske gelditu eta preso politiko guziak hurbilduak izan daitezen eskatzen dugu !

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude