Aberri Eguna apirilaren 21ean Donibane Garazin

EHBAIk aurtengo Aberri Eguna Donibane Garazi antolatuko du heldu den apirilaren 21ean

Aberri Eguna ospakizun eguna da. Baina berpiztu eta konpromisoak hartzeko testuingururik aproposena ere bada.

Gure herriaren eraikuntza nazionala eta eraldaketa soziala bultzatzeko aniztasuna oinarri eta xede izanda, nazio estrategi baten baitan indarrak bildu eta elkarrekin aritzeko apustu sendoa berresten dugu. Hortaz deialdi bateratu bat eginten diogu euskal jendarteari Donibane Garazin eta Iruñan gure bi alderdiek konbokatzen duten 2019-ko Aberri Egunera etortzeko.
Irakurri hemen otsailaren 21ean egindako prentsaurrekoaren agiria.

Aberri Egunako bazkaria
Aurten ere, Garazi eskualdeko laborarien ekoizpenekin egindako bazkariaz gozatzeko aukera izanen dugu (20 euros/eusko)!
Lekuak mugatuak dira! Izen emateak:
📞 06. 78.16.08.79 zenbakira deituz edo
➡️ lotura honetan klik eginez

Lan txanda batean partea hartu
Dakizuen bezala, aurtengo Aberri Eguna Donibane Garazin ospatuko dugu.
Eguna ahalik eta hobekien pasatzeko denen laguntza behar-beharrezkoa da.
👉 Zu ere prest baldin bazira esku kolpe bat emateko, zure izena eman lotura honetan.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude