Hauteskunde Europarrak: Barne bozkaren emaitzak

Maiatzaren 26ean iraganen diren hauteskunde europarrentzat hiru hilabete falta diren honetan, EHBAIen barne bozketa bat egin dugu gure posizioa definitzeko.

Europa gai garrantzitsua da guretzako. Bruselasen hartzen diren hainbat erabakik eragina dute gure egunerokotasunean.

Gaur egun, Europa krisi sakon batean dago, izan funtzionamendu, legezkotasun eta prespektiba aldetik. Breixita dugu adibide adierazgarri.

Herri bakoitzaren barneko joka-gaiek bozkak finkatuko dituzte oraingoan, bertze aldi batzuetan baino gehiago. Espainiaren kasua, kataluniako arazoarekin eta Frantziarena jaka horien larrialdiarekin, kasu enblematikoak dira.

Euskal Herriko egorari dagokionez, EHBILDUrekin dugun akordio estrategikoa dela eta, EHBILDUren izenean aurkezten den Josu Juaristi, Euskal Herriko hautagai gisa kontsideratzen dugu. Mandatuan zehar, gai bat edo bi hautatuko ditugu elgarrekin lantzeko europar ikuspegi batetik.

Bozka sistemaren modifikazioak, hexagono mailako lista bat aurkeztea dakarren heinean, ez du EHBAI zerrenda bat sortzen uzten. Bestalde, beste alderdi politikoekin izandako solasaldien ostean, ez dute ahalbidetu hautagai amankomun bat lortzea.

Barne bozkak direla eta, EHBAIek ez du kontsinarik emanen Europar hauteskundeetan eta beraz kideak eta zaleak nahi duten bezala parte hartuko dute maiatzaren 26ean iraganen diren Europar hauteskundeetan.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude