EHBAI, martxoak 8ko deialdira batzen da

Heldu den martxoaren 8a, borroka eguna dugu Euskal Herrian eta aurten, iazko martxoak 8ko greba eguna antolatu zuten talde feministak mobilizatzera deitzen du berriz ere. EHBAIk bat egiten du deialdiarekin eta gu ere mobilizaziora batzen garela adierazi nahi dugu.

Gaur egun, berditansunaren aldeko mezuak entzun eta ikusten ditugun arren bada oraindik zer egin zinezko aldaketa bat gerta dadin eta berdintasun eremu batera heltzeko. Egun espazio publiko, pribatu zein lan esparruan, ezberdintasuna da nagusi : lan ardurak, lan banaketa, soldatak, zaintza lanak…. denak genero eredu baten baitan kokatuak dira.
Euskal Herriko jendartean ere bai, emazteek dituzte zaintza lanak, prekaritatea eta orohar ezberditasun egoerak pairatzen. Gaur egun oraindik, emazteek egiten duten lanari balio ekonomiko eta soziala kentzen zaie. Eta zer esanik ez zaintza lanei buruz ! De facto emazteei zuzenduak zaizkie. Horren ondorioz eta horrek dakarren lan zama dela eta, nekez bideratzen ahal dira bestelako jarduera batzuk egitera.

Berdintasunean oinarritua den jendarte eredu bat aldarrikatzen dugu eta horretarako, beharrezkoa eta garrantzitsua iduritzen zaigu, heldu den martxoaren 8an, Baionako zein Euskal Herriko kaleetan zehar izanen diren hitzordu eta mobilizazio desberdinetan parte hartzea, denek batera, iaz egin genuen bezala.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude