Gobernantza paktu berri baten aldeko ekarpena

Euskal Elkargoa 2017an sortu zen eta geroztik egindako bidea biziki inportanta da. Instituzioa sortu zelarik bere ibilmoldea finkatzen zuten bi hitzarmen adostu eta bozkatu ziren : hitzarmen fiskala eta gobernantza paktoa. Bi dokumentu horiek landu ziren Hazparneko lantaldeetan eta kontratu baten izaera dute Euskal Elkargoarentzat. Bukatuko dira 2020an eta berriz gogoetatu beharko dira heldu den mandatuari begira.

Nahiz eta Kontseilu berriak zilegitasun osoa ukanen duen Euskal Elkargoaren gobernantza defi-nitzeko, printzipio demokratiko baten ikuspegitik, aski goiz argitu beharko da hitzarmen berria, erran nahi baitu heldu diren hauteskundeak baino lehen. Hitzarmen horrek finkatzen dituelako instituzioaren mail ezberdinen osaketa arauak, zor diegu hautesleei informazio osoa biharko kontseilariak izendatu aitzin.
Behereko proposamen hau eztabaidari ekarpen bat da. Bere oinarrizko printzipioa da Euskal Elkargoaren lurraldeen aniztasuna kondutan hartzea instituzioaren antolaketaren maila guzietan. Nahi du erantzun ere bai gaurko ahuleziei edo entzun diren arrangurei, agertu direnak lurralde poloetan eta Baterak eremandako herritar auditan.

Ekarpen honen indar nagusia da lurraldeetan oinarritua dela. Nahi dugu Euskal Elkargoaren etapa osoki lortu. Helburu horren betetzeko pentsatzen dugu lurralde eta herri guziek behar dutela heien toki osoa hartu. Garrantzitsua da ere bai ardura postuetan diren hautetsiak osoki dedikatzea hortan.


Ekarpenaren txostena hemen

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude