Azken denboraldian, antisemitak diren hainbat gertakari egon direnez, Frantziar estatuko hainbat mugimendu, sindikatu eta elkartek, antisemitismoaren aurkako elgarretaratze batera deitzen dute gaurko. Hitzordu horrek oihartzuna izan du ipar Euskal Herrian eta Baionan eta Biarritzen elgarretaratzeak deitzen dituzte.

EHBAI, forma desberdinetan eragiten diren gertakari antisemitista, instrumentalizazioa, eta arrazismoaren kontra denez, elgarretaratze horrekin bat egiten dugula adierazi nahi dugu eta bertan izanen garela iragarri ere.

Horrez gain, plazaratu den irakurketa interesgarri bat nahi dugu partekatu lotura honetan klik eginez (frantsesez).