Igandeko lanari ez! Angelun eginiko ekimena

Igandeko lanaren alde direnek argudio batzuk aurkezten dituzte.
Bakoitzarentzat, EH BAI-k erantzun arrazoituak ematen ditu.

Langileek nahi baitute ?
Soldata apalak direla kausa, banaketa handian bereziki, langileak prekaritatean bizi dira; ondorioz, igandetan lan egitera behartuak dira diru aski irabazteko hilabetearen hondarra arte heltzeko.
Igandeko lanak langileen ordutegien malgutasuna emendatzen du.
Eta igandetan lan egitea, familia eta lagunekin egoteko denbora pribilegiatua galtzea da

Ekonomiarentzat ona baita ?

Nehork ezin du igandean xahutu larunbat edo astelehenean ez duen dirua…
Igandetan lan egiteak ez du aberastasun gehiago sortzen ez eta hobekiago partekatzen ere.
Lan ministerioaren arabera, igandeko lanak saltegi handiak faboratzen ditu, komertzio tipien kaltetan; horrela 30 000 enplegu galdu dira.

Kontsumitzaileentzat praktikoa baita ?

Aldaketa klimatikoa
hasi den bitartean, hobe da gure kontsumoa, joan etorriak eta hondakinak murriztea, bizi kalitate hobeago baten fagoretan. Kontsumitu gabeko igandea familia edo lagunekin egoteko egokia da edo aisialdiez gozatzeko.

EH BAI-k igandeko pausa babesten du, langileentzat aurrerapen sozial garrantzitsua izan baitzen eta baita gaur egun ere eta egiazko gibelapen soziala den igandeko lanaren orokortzearen kontra agertzen da.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude