Ipar Euskal Herriko laborarien gehiengo batek ELBren hautua egin du

Departamenduko Laborantza Ganbaran iragan diren hauteskundeen emaitzak jaso ditugu atzo, 2019ko otsailaren 6a. Ipar Euskal Herriko laborariek emandako sustenguari esker, 18 laborariz osaturiko ELB zerrendak, Ipar Euskal Herrian azkarki errotzen lortu du.

Emaitza hauek, argian ematen dute ELB sindikatuak egiten duen hautua ona dela : bertakoa, hurbilekoa eta errespestuan oinarritua den laborantza bultzatzea. Ipar Euskal Herriko biztanleei, bertako produktuak eskaintzen dituen modelo bat garatzea, gure lurraldearen zaintzaren defentsa oinarritzat duen modelo bat.

Gure iduriko, Ipar Eukal Herri mailako instituzio berri bat dugun heinean -non laborantzari zuzendutako aurrekontu bat bozkatua izan den-, beharrezkoa ikusten dugu ipar Euskal Herri mailako emaitzak jakitera ematera. Onartezina da, laborariek, Ganbara ofizialek, arduradun politikoek eta bestelako aktore instituzionalek ez dezaten Ipar Euskal Herriko 158 herrien emaitza zehatzik.

Ez da harritzekoa ELB izatea ipar Eukal Herriko erreferentea. Laborariek, hautu honekin batera, mezu bat helarazi nahi diete gure lurraldeaz arduratzen direnei : ingurumena eta kontsumitzaileak errespetatzen dituen laborantza iraunkorra garatu behar dela, laborarien bizi baldintza duinak garatzen den heinean.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude