Oier Gomez, euskal preso politiko ohia zendu da Baionako ospitalean

Oier Gomez euskal preso politiko Gasteiztarra zendu da gaur gauean Baionako ospitalean, eritasun grabe baten ondorioz.

2017an, bere eritasuna sendaezina zela eta gizarte zibilaren mobilizazioari esker, zigorra etetzea lortu eta aske utzi zuten zuten. Gasteizera itzultzeko aukerarik izan ez duenez, Baionan egon da eta bertako hospitalean egin diote segimendu guzia. Bi urte luzez borrokatu da eritasunari aurre egiteko bere familia eta Baionakoen sustenguarekin. Izugarrizko indarra eta ohorearekin borrokatu da Oier. Gaurko berri iluna jakin bezain laister, gure doluminak eta besarkadarik handiena helarazi nahi dizkiegu bere familia, lagun eta hurbilekoei.

Biziki gogorra da, Oier bere etxetik urrun zendu dela jakiteak. Bere eritasunari aurre egin behar izan dio bururaino bere familia eta herritik urrun. Onartezina eta gizagabekoa da !

Beste behin ere, azpimarratu nahi dugu, euskal preso politikoen eskubideak onartuak izan behar direla. Oier, bere hurbilekoekin egon behar zuen. Eri diren preso guziak aske egon behar dira, beren familia eta hurbilekoetaz inguraturik, beharrezkoak diren segimenduak eta artatzeak jasotzeko. Horiek horrela, eri diren 21 presoak berehala askatu behar dira, Ibon Fernandez Iradi berehala askatu behar da! Gizarte zibil gisa, euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespeneko neurriak bertan behera uztea eskatzen dugu. Joan den urtarrilaren 12an, 85.000 pertsonetik gora bildu gira Baiona zein Bilboko kaleetan, Frantziar eta Espainiar estatuari zuzenduz, presoen egoera zein bake prozesuan urratsak egin ditzaten esatzeko.

Orain presoak, Maintenant les prisonniers !

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude