Ortzaizeko atxiloketak: deliberoa

Ortzaizen atxilotutako bost bakegileen deliberoa jakin berri dugu eta Pariseko auzitegi korrekzionalak emandako zigorrak salatu nahi ditugu.

Nabarmendu nahi genuke, zigor horiek ez dutela bat egiten egun, Euskal Herrian bizi dugun bake prozesuarekin.

Euskal preso eta iheslariak etxeratzeko bidean, preso guziak hurbilduak, eriak askatuak eta kondena bete dituztenak askatzea eskatzen dugu eta ez kondena eta epaien zerrendak handitzen joatea.

Frantziar zein Espainiar estatuak ez bezala, Euskal Herriko gizarte zibilaren zein eragile politikoaren gehiengoak, bake prozesuaren bidearen errailetan kokatu dira eta horri esker lortu ahal izan dira azken urteetan bizi izan ditugun gertakari indartsu eta handiak. Bide horretatik segitu behar da, bake prozesuaren aldeko mobilizazioetan parte hartuz, Euskal Herrian zinezko bake justu eta iraunkor bat lortu nahi badugu. Gure hurrengo hitzordua urtarrilaren 12an dugu, Baiona eta Bilboko kaleetan zehar eginen den manifestazioan « orain presoak » lemapean.

Euskalpreso eta iheslariak etxera !

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude