Gure sustengua adierazi nahi diegu, 2015eko uztailean atxilotuak eta heldu den astelehenean Pariseko auzitegi korrekzionalera deituak diren Terexa Lekunberri, Jeff Mateo, Grazi Etchebehere, Xabier Goienetxea Iragorri eta Iñaki Reta Frutos- i.

Atxiloketa horien ostean, euskal gizartearen eskutik izandako mobilizazioari esker, Terexa Lekunberri, Jeff Mateo eta Grazi Etchebehere askatuak izan ziren.
Atxiloketa horiek, euskal gizarteak bake prozesua aitzinarazteko hartutako engaiamendua agerian utzi zuen, Frantziar estatuaren blokeoaren aitzinean. Bost bakegile horiek, arriskuak hartu zituzten gauzak mugi zitezen. Izan ere, ETA erakundearen helburua, armagebetze prozesua burutzea zen.

Egun, denek dakigu arrazoi osoa zutela. Beraien engaiamenduari esker, Euskal Herriko historiaren liburuaren orrialde bat itzuli ahal izan dugu.

Gure sustengu osoa helarazi nahi diegu eta hobengabetuak izan daitezen eskatzen dugu. Azken urteetako aitzinamenduak, 2017ko apirilaren 8ko armagabetzea eta 2018ko maiatzean ETAren disoluzioaren iragarpena ostean, epaiketa honek ez du izaterik. Bada garaia, gaur egungo errealitatea kontutan har dezaten. Izan ere, gatazkaren konponbiderako bidea, ezagupen horretatik pasako da.