PLUI: Zer lurralde nahi dugu hemendik 10 urtera?

Abenduaren 20a ostegunerakin, PLUIaren inguruko eztabaida 20:30etan Hazparneko Elgar zentroan
Hazparneko EHBAI taldeak, gaur egun irekia den PLUIaren (herrien arteko hirigintza planak) inguruko eztabaidan alimentatu nahi du. Izan ere, garrantzitsutzat jotzen dugu, herritarrak eztabaida eta biharko erronkak bereganatu ditzaten.
Hiru hizlari izanen ditugu gure artean:
  • Xebas Cristy-k (EHBAIko hautetsi Hazpardarra), Hazparneko PLUIaren inguruko pundua eginen du
  • Mikel Goynetche-k (EHBAIko kide eta Uztaritzen, urbanismoaz, laborantzaz, lanaz eta errepideetaz arduratzen den axuanta), kostaldea eta barnekaldea artean kokatua den zonaldean dauden hirigintzako erronkak aurkeztuko ditu. Bide batez, Uztaritzeko PLUa prestatzerako orduan hartutako neurriak azalduko ditu ere.
  • Jean Michel Hargous-ek ( EHBAIko hautetsi Lekordarra) eta arkitektu batek, eraikin berri, indibidual edo kolektiboen arkitekturak izanen dituzte aipagai eta batez ere Etxe bat izateko nahia dagoen herri batean.
Bilkura publikoaren ostean, trago bat hartzeko aukera izanen da eztabaidatzen segitu ahal izateko.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude