Presidentea eta bere gehiengoa, arduragabeak dira sozialki zein ekologikoki !

 

Badu hiru aste, « ator horien » mugimenduak egunero milaka eta milaka jende biltzen duela. Blokatze eta aldikako bide trabatze horien bitartez agertzen dena da, jendea leporaino asea dela. Herritarren bat-bateko mugimendu horrek bilakaera bat izan du hiru aste horietan zehar. Gobernua saiatu da erantzun baten emaitera. Erantzun on faltsu bat… Aldarrikapeneri erantzuteko orde, Edouard Philippek eta Emmanuel Macronek jendearen zatitzea bilatzen segitzen dute.

Egiazko sozial zuzentasun baten alde.
Petrolio ekoizkinen gaineko karbono zerga eta gazoilaren prezioa ezantzaren heinera lerrokatzea izan da gaur egungo haserrearen jauzarazleak. Gure gidariek, ekologiaren argumentua goraipatuz, berdez jauntzi nahi izan dituzten neurri horiek ez dira zuzenak.

Zuzenkontrakoak dira, zeren eta frantses xumeen gainean kargatzen baitute aldegina den indar-egitearen zatirik haundiena, “denbora berean » gobernu honek Ontasun Gaineko Zerga (ISF delakoa) kendu duelarik eta enpresa haundieneri – kutsatzaileeneri erran dezagun bidenabar – opariak banatu dizkielarik, CICE gisako baliabideen bitartez. Bestalde, neurri horiek klima-hiltzaileak ere dira, zeren eta gaur egun dakigunez, karbono zerga horren bidez bildu diruketaren parterik haundiena Estatuko aurrekontu orokorreko dirusartzeetan aitzinikusia zen eta ez transizio ekologikoaren alde.

Galdu behar ez den bataila.
Transizio ekologikoa finantzatzeko, presio fiskala guti edo aski goratu behar dela pentsaraziz, gobernua suemaile den suhiltzailearen jokoa egiten ari da. Transizio ekologikoak ez du kostu gordinik. Gu guzien etorkizunaren aldeko inbertsio bat da, enplegu asko sortuko dituena eta bihar ekonomiak eginaraziko dituena.

GIEC-en azken txostenak, aldi bat gehiago abisatzen gaitu, klimaren aldeko bataila ez dela galdua, baina berehala ernatu behar dugula. Hitz ederrak egiazki obratu behar dira erran ondoan.

196 estatuk Parisen izenpetu zuten hitzarmen klimatikoaren helburua da, beroketa 2°C-ez petik atxikitzea eta berotegi efektua sortzen duten gazen ixurketa %5ez apaltzea. Bizkitartean, estatu bakar bat ez da, hitzarmen horretan aitzinikusiak ziren neurrietan sartzen denik. Adibidez, Frantziak berotegi efektua dakarten gazak %3ez goratu ditu 2017an.

Transizio ekologikoaren bidean aitzinatzeko, fiskalitatea palanka saihetsezina da. Karbono zerga justu bat izan daiteke eta tokian eman behar da. Erregai guzieri aplikatu behar zaie (kerosena eta itsasuntzien fiula barne) eta orokorki energia fosil guzieri. Zerga horrek egitasmo haundien finantzaketa segurtatuko luke, adibidez bizitegien isolazioa, garraio publikoen garapena, energia berriztagarrien hedatzea eta laborantza baserritar eta iraunkor baten zaintzea… Neurri horiek denek erosahal gehiago ekarriko diete herritarreri eta horrela buru egin ahal izanen diete erregaien ezinbesteko prezio goratzeeri, berauek datozen urteetan jauziko diren ustiaketa kostuen ondorio direlarik. Bestalde, karbono zerga horren bidez elkartasun kutxa bat antola liteke, fiskal indar-egitea neutroa izan dadin familia prekario eta xumeentzat. Indar-egite hori beraz, aberatsenek jasan lezakete, urtero ehun miliar euro baino gehiago zerga ihesean gordetzen dituzten aberasek.

Emmanuel Macronek, aberatsak laguntzeko hautua hartzen duen oro, pieza bat gehitzen dio kapitalismoari. Desberdintasun soziala, pobreak pobreago eta abertsak abertasago bilakarazi eta gure lurraldean aurkitzen diren zerbitzu publikoak desagertarazten diten txanpon bera. Planeta suntsitu, bizi baldintzak okertu eta baliabide naturalak xahutzen dituen maxina kapitalista.

Presidentea eta bere gehiengoa, arduragabeak dira sozialki zein ekologikoki !

Larunbat honetan, abenduaren 8a, klimaren aldeko 200 hitzordu desberdin izanen dira. Biziki garrantzitsua da, jendea hitzordu horietara hurbildu dadin, klimaren bataila gure interesen zentroa dela adierazteko. Gure kasuan, bi hitzordu ditugu, bata, Baionako Herriko Etxe aitzinean goizeko 10:00etan eta bestea 14:30tan Donibane Garazin.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude