Denen ardura da! Non aux violences sexistes!

 

Azaroak 25 eguna kari, orain dela aste batzuk Frantziar Estatutik iritsi zaigun berri beltza argira eman nahi dugu : Estatuak, bortizkeria jasan duten emazteak aterbetzeko etxeak finantzatzeari uko egin dio !

Erantzun ezezkor honen aitzinean, Euskal Elkargoko lehendakariak ezagutzera eman du, « estatuak egiten ez duena » egingo duela Euskal Elkargoak eta ondorioz, F3 motako etxebizitza bat utziko zuela beharretan diren emazte horiek laguntzeko. EHBAIk, Euskal Elkargoak hartutako deliberoa txalotu nahi du nahiz eta argi izan bide luzea dugula aitzinean bortizkeria jasaten duten emazte horiek laguntzeko eta orohar bortizkeriarekin bukatzeko.

Emazteen kontrako bortizkeria pairatzen dugu oraindik eta gainera emendatzen doa. Frantziako Barne Ministroak irailan iragarri duenaren arabera, salatutako bortizkeriak, %22aren emendatzea ezagutu du. Datu zinez beldurgarria, jakinez, beste ainitz kasu isilpean gelditzen direla oraindik gaur egun.

Gogora ekarri nahi ditugu, Maguette Mbeugou, Yolanda Jaen Gomez eta Roxane azken hilabeteetan Euskal Herrian beraien bikote edota bikote ohiaren bortizkeriaren ondorioz hil direnak.

Berri eta datu horiek agerian uzten dute bortizkeria horiekin behin betiko bukatu daitezen borrokan segitu behar dugula. EHBAIek ez du bat egiten emazte eta gizonezkoen arteko desberdintasunean, askatasunaren murrizketan eta beldurran zein bortizkerian oinarritua den gizartearekin.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude