Justizia sozialean oinarritua den fiskalitate ekologiko baten alde

Petrolioaren igoerak, erregaiaren zergaren emendatzea ekarri du eta horrek, haserrea eta ulermen eza eragin du jendearengan. Horren isla nabari ahal izan dugu azken asteetan sare sozietan eta ikusgai izanen da ere asteburu hontako ekimenean.

Arduradun politikoen anbizio eta antizipazio eskasaren ondorioz, klase ertaineko zein zailtasunetan diren jendeak dira kaltetuenak. Urteak dakigula, petrolioa gutxitzen ari dela prezioaren emendatze bat ekarriz. Gasolindegiko petrolio upelaren balioa %80az emendatu da azken hilabetean, zergak %20aren emendaketa ezagutzen duen momentu berean.

Ez al zen aurreikusten ahal ?

Noski baietz ! Gaur egungo egoera aurreikusten ahal zen ! Egungo jendartea, autoa eta petrolioaren menpe da eta soilik anbizioz beteriko borondate politikoak zein esplikazioak ekar ditzazke bestelako ondorio batzuk. Garraio kolektiboak garatu eta lehenetsi behar dira baina hori egin ordez, gobernuak kontrako zentzura joatzen du. Horren isla dira, iaz, burdinbideen inguruan egindako erreforma edota laister ezagutaraziko dizkigun mugirkortasunari zuzendutako orientabideak.

Justizia ezaren sentimenduak areagotzen du jendarteak gaur egun duen haserrea. Jakin badakigu, zerga horien gehiengoak ez datozela transizio ekologikoaren alde. Klase gorenei opariak egiten dizkieten politikariak dira klase ertain-beherekoen kalterako joaten diren neurriak hartzen dituztenak.

Entrepresa handienetarikoei zuzendua den CICEa indartuz (eta beraz kutxakorrenak), zerga kutxadura bat emateari uko egitean, iruzur eta zerga ihesari benetazko aterabide bat xekatu ordez, hegazkinen eta itsas ontzi erraldoien erregaien zergak ttipituz… bestelako proiektu batzuk diruztatzeko balio lukeen diruari uko egiten diote :

• Autoa uzteko helburuarekin, beste mugikortasunak garatu adibidez trena edota bizikleta
• Autoa hartzera behartuak diren familiak lagundu
• Zerga ihesaren kontra lan egiten duten zerbitzuak indartu
• Joan etorriak mugatzeko helburua duen eta baserri exodoa ttipituko duen lurralde antolaketa bat garatu

Haserre egoteko hamaika arrazoi dira, baina ez gaitezen borrokaz tronpatu. Ezin dugu klimaren borroka galdu. Egoera larria da baina ez da beranduegi ! Soziala, solidarioa, ekologikoa eta transizioaren aldekoa den zinezko fiskalitate justu bat jarri behar da martxan !

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude