Inor ez da ilegala ! Elkartasuna ez da delitua !

Atzo arratsalde bukaeran, Hazparneko gendarmeek, bi migrante gazte atxilotu zituzten. Bi gazteek zein orain dela kasik urte bat etxean aterbetzen zituen pertsonak, galdeketa luzeak jasan behar izan zituzten.
Gertakaria gertatu bezain fite, ehun bat pertsona bildu ziren Hazparneko gendarmeria aitzinean atxiloketa salatzeko asmoz eta bertan gelditu dira biak aske gelditu arte.
Erran beharra dago, herrian biziki integratuak eta ezagunak direla bi gazteak eta horietako bat, Hazparneko futbol taldean ari dela.

EHBAIk azpimarratu nahi du, inor ez dela ilegala eta elkartasuna ez dela delitu bat ! Atxiloketa eta galdeketa horiek ez zuten izaterik ! Gure elkartasun guzia adierazi nahi diegu bi gazteei zein aterbetzen zituen pertsonari ere.
Euskal Herria, elkartasun herri bat da !

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude