Onartezina! Kabale sanoak defendiatzeagatik eta zaintzeagatik auzitegira

Astelehenean, Cathy Chabalgoity, Barkoxeko Ühartia etxaldeko laboraria et ELB sindikatuko idazkari nagusia den Panpi Sainte-Marie Paueko auzitegian epaituak ziren 2017ko hegazti griparen krisi garaian ahateen hiltzea trabatzeagatik.

EH Bai-k bere sustengu osoa adierazi nahi dakote Cathy eta Panpi-ri, kabale sanoak defendiatzeagatik eta zaintzeagatik auzitegira deituak zirelarik.

Afera huntan, estadoak zigortu nahi ditu desobeditu eta erresistentzia egin duten laborariak ; egun guziz kalitatezko mozkin sanoak ekoizten dituztenak, ingurumena zaintzen dutenak eta herrietako jendarte egitura azkarra atxikitzen dutenak. Auzi hunek, laborantxa herrikoiari eta bere defendatzaileeri inarrosaldi bat gehiago emaiten dakote. Laborarien desagertze politika honekin aski da! Iparraldeak jendearen heineko etxalde ainitz behar ditu, lurraldean lan eta balio erantsien sortzaile, herrietan bizi ekarle eta kalitatezko janariaren ekoizle izanen den laborantxa.

Galdeginak diren isun eta zigorrak izariz kanpokoak dira eta EH Bai-k espero du auzitegiak abenduaren 10ean zentzuzko erabakia hartuko duela.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude