SALBUESPEN NEURRI GEHIAGORIK EZ

Bihar, irailaren 11-a, Peio Irigoien euskal preso politiko ohia, Baionako auzitegira deitua da FIJAIT (arau hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatua) neurriari uko egin diolako.

EHBAI-k, biharko deituak diren elgarretaratzeetan parte hartzeko deia zabaltzen du :
– 13 :30tan preso eta iheslari politiko ohiek auzitegi aitzinean antolatzen duten elgarretaratzera,

– 19:00tan, BAGOAZ kolektiboak, Baionako Eusko Ikaskuntzan antolatzen duen hitzaldira.

FIJAIT, Euskal preso eta preso ohiei aplikatzen zaien salbuespenezko neurri bat gehiago da. Garai berri honek pausu berriak ekarri behar ditu : Preso eta iheslarien etxeratzea eta ez neurri hauek bezalako atzera pausurik.

Bada garaia, euskal preso eta iheslariak Euskal Herrira itzuli daitezen, libre, eta haien eskubide guzien jabe.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude