Harrera eta bertakotze politika baten alde

 

Datozen uztailaren 13 eta 14an , Hendaian dagoen migranteen atxikitze bilguneari buruz BIZI-k antolatzen duen ibilaldia sostengatzen du EH BAI-k eta bertan parte hartzeko deia luzatzen dugu.

Izan ere, migranteen atxikitze administratiboa, salatzen dugun Frantziaren eta Europaren migratzaile politikaren sinboloa da.

Europaren politika, honela laburbiltzen ahal da : Europako mugen hestea eta giltzatzea ; beren biziaren arriskuan bertaratzen direnen biltzea eta kanporatze masiboak egitea.

Frantses Estatuan, « geriza eta imigrazio » legea, deputatuek eta senadoreek lehen irakurraldian jada bozkatua zutena, datozen egunetan behin betikotz onartua izanen da. Horrek haundizki larritzen du jada lekuraturik dagoen egoera zapaltzailea eta ez-hartzailea.

Besteak beste, lege horrek atxikitzearen luzamendua aitzinikusten du, hots, 45etik 90 egunetarainoko preso sartzea, elkarteek bereziki salatzen duten neurria zigortzaile hutsa delakotz, haien egoera orohar zenbait egun barne aztertua delarik.

Beste neurri batzuek oraino zailagotzen dute geriza eskubide horren lorpena, batez ere geriza galdeen instrukzio epearen murriztea eta errekutso galdeena OFFRAk ezezko erabakia hartzen duelarik. Egia erran, murrizketa horren helburua da, dosierren pausatzea oraino zailagotzea, eta nola ez, jurista edota elkarteen laguntzarekin egindako prestaketa zailtzea ere.

Horrela dena eginik dago, frantses Estatura sartu nahi duen migratzaile orok bere geriza eskaeren pausatzera ez uzteko. Ondorioz, egoera irregularrean bezala kontsideratuak dira eta noiznahi arrastatuak izan daitezke eta bilgunetan sartu. Gauza bera gertatzen da babeslekua onartzen ez zaienei edota « dublinatuak » deitzen dituztenei, non hauek, Europara iritsi diren lehen herrian erregistratuak izan diren.

 

« Geriza eta imigrazioa » deitu legea, horrela egiazki jada aplikatua da, behin betikotz bozkatua izan aitzin.

Horra nola, Hendaiako atxikitze gune administrabiboak (AGA) bere okupazio tasa jauzian goratzen ikusi duen, joan den apirilean berriz irekiz geroztik : hiru hilabetez, 280 pertsona bertan atxikiak izan dira (joan den urte osoarentzat 500).

Politika zapaltzaile eta diskriminatzaile horiek salatzen ditu EH BAI-k, oinarrizko giza eskubideak errespetatzen ez dituztelako. Europan, Frantzian eta Euskal Herrian, harrera eta bertakotze politika baten alde agertzen da.

Helburu hori gogoan izanik, Frantzian eta Europan darabiltzaten migrazio politiken kontrako manifestaldietan, bereziki uztailaren 13 eta 14koetan parte hartzera deitzen du EH BAI-k, eta bidenabar, Euskal Herriko migratzaileekin harrera eta elkartasuna bideratzen dituzten elkarteen laguntzera.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude