Mauleko ospitalea : egoera arrenküragarrian, erna gitean !

Egoera politikoa 

  • 2017-az geroztik, Euskal Hirigüne Elkargoaren sortzearekin, Ipar Eüskal Herria politika publikoen aitzina eremaiteko eremüa bilakatü da.
  • 310 000 bizizaleko lürraldean egon daitezkeen desoreken gaintitzeko tresna da. Hala, EH Bai-ren lehentarzünetan da lürralde honentako proposamen koherente baten lüzatzea osagarri zerbütxü pübliko hüillan bat ukeitez, enplegüak sortüko dütüana.

 

Egoera arrenküragarria Mauleko ospitalean 

  • Azken urte horietan, ospitaleko egoerak arrenkürak piztü dütü paziente eta langileen beitan.
  • Egün Mauleko ospitalea Olorueko ospitaleko züzendaritzaren ardürapean da, Oloruekoa Paueko ospitalearen meneko delarik.
  • Diharü murrizte itogarriek ospitalearen geroa eta honi lotürik diren zerbütxü elibaten geroa düdan ezarten dütüe.  
  • Mauleko ospitalearen begiratzea ezinbestekoa denaz gain, hüillaneko eta kalitatezko zerbütxü pübliko baten bermatzeko, indartü eta garatü behar den tresna da. 

 

EH Bai-ren proposamena : Kostalde-Nafarroa lürraldeko ospitale elkargoan sartzea.

  • Lürraldetasünaren ikuspegitik, Mauleko ospitalea, 2014 ko abentüan sortü zen Kostalde-Nafarroa lürralde elkargoari lotürik izan dadin aldarrikatzen dügü. Erran nahi beitü Baionako, Donapaleüko, eta Izpurako Luro ospitaleak biltzen dütüan egitüran sartzea.
  • Ospitaleen batarzün honek antolaketa eta eskeintza aldetik dütüan abantailak, Ipar Eüskal Herriko bizizale ororen zerbütxüko ezarri behar dütügü, Xiberoa barne .
  • Lürraldeko ospitale elkargoari lotzeak, Mauleko ospitalearen arta eskeintza hobetüko dü, bedezi berezilarien jinaraztez.
  • Egia da osagarri saila ez dela Eüskal Hirigüne Elkargoaren eskümenetan. Bena eüskal haütetsien nahikünte azkarra baldin bada, ez dügü düdarik ARS-ak (Agence Régionale de Santé) eta ministeritzak kontütan hartüko düela.

 

Horregatik, Xiberoko haütetsi güzier galtatüko deiegü ados direnez Mauleko ospitalea Eüskal Lürraldeko Ospitale elkargoari lotürik izan dakion.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude