Heldu den irailaren 16ean, STOP Mines elkarteak deiturik manifestazio bat iraganen da Baionako kaleetan zehar, Mehategien aurka.

Hori dela eta, hiru galdera luzatu dizkiogu STOP MINES elkarteko lehendakaria den Thierry Micheli.

Nun dator Mehategien proiektua?

2013an, Monterbourg ekonomia ministroa zelarik, Mehategi proiektua berbultzatu zuen mehatze ekonomia berpizteko eta Txinaren menpekotasuna gutxitzeko asmoz. Ondoren, Macron ekonomia ministro bilakatzen denean, lehen baimen galdea baimentzen du.

SUD MINESek enpresak aurkezten du 2015eko abuztuan, Euskal Herrian bilaketak hasteko galdea.

Erran beharra dago, ekonomia ministroak onartzen badu, bilatze baimena automatiko jartzen dela martxan, gutun sinple batekin.

 

Zertan da proiektua?

Bretania, La Creuse, Ariege eta Dordoñan ez bezala, nun baimena eskaera onartua izan den, hemen oraindik ez da hala. Baina badakigu diputatu bati esker, laister emanen dute galde horren inguruko erantzuna, urte bukaera aitzin, urri-azaro bitartean.

Ipar Euskal Herriko herriko etxeak proiektu horren aurka azaldu dira aurretik aipatutako herrietan ez bezala, non hautetsi zein herriko etxe batzuk proiektuaren alde diren. Eukal Elkargoko lehendakaria den Jean René Etchegaray eta berriki komertzio gambara (aho batez), Mehategi proiektuaren kontra posizionatu dira. Hala izanik ere, jakin badakigu ekonomia ministroak proiektua inposatzen al digula.

Zeintzuk dira zuen hurrengo hitzorduak?

Biziki garrantzitsua da heldu den irailaren 14ean numbrean izatea Bainako manifestazioan (Lauga arratsaldeko 4etan). Parise eta Sud Mines-eri erakutsi behar diegu proiktu suntsitzaile horren aurka girela. Ez dugu horren beharrik! Horregatik, etor zaitezte denek banderola, afitxa eta batez ere ikurriñekin, ongi erakusteko, hemen, Ipar Euskal Herrian proiektua ez dela burutuko!