EH Bai-ko kide eta Zuraideko hautetsi den Serge Zudaireri egindako elkarrizketa

Zuzu, prentsak jakinarazi du, baizik eta herriko etxearena den ontasun baten salmenta kontrakatua izan dela. Zerbait gehiago erran diezagukezu ? Laborantza lurrez inguratua den ontasun bat da, aitzineko auzapezaren garaian Herriak erosi zuena. Gaurko herriko etxeak, prezio apalean, promotore bati saldu dio etxe hori bere 3.000m2ekin. Guk, pentsatua ginuen, herrian eskas ditugun  alokairu izariko bizitegi batzuen egitea. Damugarri da, baina ez gaitu horrek kezkatzen gehienik gaur egun…

A bon, zerk ba ? Eskola publikoak. Herriko etxeak eskola publiko berri bat ireki du, herriaren bihotzean biziki ongi tokiratua. Eta lehen aldikotz, euskarazko erakaskuntza proposatzen du, horrela bukaera bat damaiolarik eskola pribatuarekilako konkurrentzia okertuari. Egitasmo horrek hiru gela zeuzkan, erakaskuntza baldintza normaletan egiteko gisan. Zoritxarrez, auzapezak berak bakarrik erabaki du bi gela izanen zirela.  Gaurko egoera jadanik ezin zailagoa da erakasle eta ikasleentzat ; eta biziki tirabiratsua da herriko etxearen eta mobilisatu diren burasoen artekoa. Zinez sustengatzen ditugu eta ahal guzia eginen dugu hirugarren gela hori laster irekarazteko.

Kuraia on Zuzu, baina abertzale hautetsi bakar gisa, ez ote zaude hein bat bakarrik ?  Batere ez, « Zuraide Indarrean »ek daraman egiazko talde lan batean finkatzen naiz, Kontseiluko bilkuren prestatzeko eta aldi oro taldeko lagun batzuek parte hartzen dute. Adibidez, duela urte 1,5 Marie Christinen jarraipena hartu dut eta kargualdi bukaeran utziko dut ene tokia. Bestalde, kazeta bat ere argitaratzen dugu seihilabetero eta bertan agertzen ditugu gure postura eta proposamenak.  Kontseiluan pixka bat bakarrik senditzen naizelarik ere, egiazki taldeak eramana senditzen naiz.