Aurorengandik, Oierrengana

Gobernu sozialistaren bilana Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen alorrean. EH Bai

 

Hauteskunde bezperan, Hollanden aginte denboran gobernu sozialistak Euskal Herriko konponbide prozesuari begira mantendutako bilana egin dugu: Lotsagarri, arduragabea eta salagarria.

Berriki jaso dugun berri bat azpimarratu nahi izan dugu. Oier Gomez euskal preso politikoaren egoera. Oier Gomez larriki eri da eta harekin gertatzen ari dena ez da Sozialistek indarrean mantendu dituzten neurri bortitzen adibide bakarra. Oierri dagokionez, DPS estatuta kendua izan zaion eskatzen dugu, baldintza onenetan artatua izan dadin eta berehala aska dezaten.

Eri diren presoei dagokionez, Hollanden agintea frantses kartzela batean zenduko den Xabier Lopez Peña-ren heriotzarekin hasi zen eta ez dugu ahantzi behar Ibon Fernandez Iradiren kasua, medikuek diotenez, kanpoan egon beharko luke daukan esklerosi ainizkoitzarekin.

Baldintzapeko askatasun neurrien bitartez kanpoan egon beharko luketen presoen auzia mahai gaineratu dezakegu. Hamarnaka dira baldintzapeko askatasunaren neurrien bitartez kanpoan egon beharko lotuketen presoak. Azken urteetan neurri hori sistematikoki ukatua izan da, tartean, Lorentxa Beyrie, Jakes Esnal, Txistor Haranburu, Jon Kepa Parot-en eskaerak, argudio politikoengatik ukatuak direnak.

Presoen dispertsioaren areagotzea : 80 preso 24 kartzeleetan !

Preso politikoen kontra hartu neurri horiek gatazkaren konponbide prozesuaren testuinguruan kokatu behar dira, Hollande-ren agintearen bilan orokor bat agerian uzteko. 2011az geroztik, Aiete-ren konferentzia eta ETAren borroka armatuaren amaierarekin konponbide prozesua bat martxan jartzeko aukera historikoa zegoen. Irlandakoaren ondotik, nazio idententitateen arazoen inguruan konpontzeke gelditzen den azkena. Izaera politikoa eta ondorio latzak izan dituen gatazka izan da: Ehundaka hildako, gerla zikina, milaka iheslari, preso, gerla zikina, tortura.

Erran behar da, Gobernu sozialistak, baldintza politikoa guziak aldekoak zituen prozesuaren aldeko pausuak emateko :

   . Ipar Euskal Herrian, konponbideari begirako aldekotasun erabatekoa oso nabaria izan da. Horren lekuko dira manifestaldi masiboak, Baionako Adierazpena etab…

     .  Sozialistek agintearen hasieran gehiengoa osoa zuten bi ganbereten legebiltzarrean eta Senatuan, beharrezkoa zuten tarte politiko guzia.

Baina hala eta guztiz ere, espainolekin lerrokaturik, Estatu frantsesak konponbide prozesuarekikoa jarrera oztopatzaile eta erasokorra mantendu du.

Neurri errepresiboak indarrean mantendu dituzte :

. Militante politikoen kontrako jazarpenean kolaborazioa : A. Martin-en kontrako euro-aginduaen onarpena, ETAren militanteen atxiloketak. Iheslarien kontrako jazarpena. Azken adibidea dugu Manu Azkarateren atxiloketa. Azken hau bortizki atxilotu eta gogorki zauritu dutena. Ezin ahantzi ere frantses Estatuak indarrean eman zuen deportazioaren ondorio latzak. Orain dela zonbait hilabete Angel Aldana deportazioan hil zen.

Azken hilabeteetan indarrean jarri “terrorismoaren kontrako” legediek neurri zuzengabe berriak suposatzen dute. Tartean, Fijait fitxategiak, baldintzapeko askatasasun baldintzak gogortu dituzte… Eta konponbide atalean azken hilabeteetan aktualitatea astindu duen gaiari begira desarmea alegia, haien jarrera lotsagarria da : Kolonbiara joan hango prozesua goraipatuz eta aldi berean Euskal Herrian, operazio polizialak agindu konponbide prozesua aitzinarazi nahi dituzten eragileen kontra.

Hollande-ren aginduaren denboran podere sozialistak mantendu duen jarrera da, lotsagarria, arduragabea eta salagarria izan da.

Nabarmendu behar dugu hala ere, bilanean Lorentxa Guimonen kasua ez dugula aipatu. Euskal Herrian lortutako mobilizazioari esker libre geratu dena.

Mobilizazioa dugun tresna indartsuenetarikoa denez, datorren martxoaren 25ean Bagoazek Baionan antolaturiko manifestaziora joateko deia egiten dugu. Oier, Jakes, Xistor, Unai eta Ion askatu! 

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude