Larunbat huntan, Etxarri kolektiboak deitzen zuen mobilizazio egun berri bat gazteluaren salmenta salatzeko.

Azken urteetan Etxarri izan da gune inportanta barnekaldearentzat. Onartezina zaigu tokiko hautetsi zenbaitek, heietan Bernard Casabonne, Etxarriko auzapeza, Domintxinen jadanik plantatua den Pie X anaidiaren esku uztea gune hori, demokrazia eta errepublikaren ideiak suntsitzea gogoan baizikan ez duen korronte horren infiltrazioaren konplize jarriz.

Arlo juridikoan ekintza batzuk abiatuak dira saltzea ezeztatzeko eta diru publikoarekin lortu den gunea berriz eskuratzeko, ondare publikoa dela konsideratzen dugulako ; gure hautetsiak deitzeko, leku horretan, gure gizarteak behar-gorri duen eta gure geroa ireki lezaken helduen formakuntza iraunkor baten gune publiko bat sor dezaten

Gaurko mobilizazioa herritarra da, pesta giroan gure iritzia entzunarazteko !

Goizean militanteak hurbildu direlarik, Frente Nazionaleko kide batzuk hor ziren manifestaldia oztopatzeko. Sekulan baino argiago da eskuin muturreko kide horiek katoliko integristen alde direla eta horren ondorioz nahikeri herrikoiaren kontra direla, hots gune horren berreskuratzearen kontra eta beraz gure herri ttipien biziaren kontra ere bai.

Izenpetze bilketa beti irekirik da hemen klik eginez