CADE kolektiboak antolatutako bilkura publikoa

CADE-k eta abiadura handiko trenaren aurka diren beste hogeiren bat elkartek informazio bilkura antolatu dute abenduaren 9rako, Mugerreko  Haitz Ondoan aretoan.

 

Proiektu inposatu eta debaldeko horren bilakaera kezkagarria da, Euskal Herria komunitatea hamarnaka urtetarako ez ezik, mende baterako ere engaiatuko baitu batere probetxurik ekarriko ez dion abentura batean.

 

Baliagarritasun publikoaren inkestaren datuek elementu zenbait agerrarazten dituzte, proiektuaren aurka diren elkarteek, EH Bairen sostengu osoarekin, 20 urte pasa daramaten borrokari  arrazoin emaiten diotenak.

 

Inkesta publikoaren datuak eta proiektuaren apailatzeko eztabaida publikoan nagusitu direnak erkatuz, denen begi bistan dago proiektu horren sustatzaileak gezur hutsean ari izan direla.

 

Gaur egun, paregabeko parte-hartze publikoaren ondotik, ikerketariek kontrako iritzia emana diote, munta horretako proiektuekin sekula gertatu ez dena. Alta, gobernamenduak, demokrazia parte-hartzailearen egintza hori ostikatuz, proiektuari baliagarritasun publikoa aitortu dio eta urgentziazkoa dela adierazi.

 

Adierazpen hau proiektuaren finantza-aterabiderik gabe egina izan da, nahiz eta proiektuaren sustatzaileak, SNCF Réseau, garraioen kodeak baimentzen duen zorpetze maila gainditua izan. Vidalies Estatu idazkariak proposatu dituen bide guziek ondorio  bera izanen dute: lurralde elkargoen finantza-oreka hauskorra arriskutan ematea, sortzekoa den gure HELEP bakarrarena barne. Garai batean, Tours-Bordele lerroa finantzatzea hitzeman zuten Euskal Kostaldea-Aturri Hiriguneak eta P. A.-koetako departamenduak, elkarteen ohartarazpenei kasurik egin gabe; gaur egun uko egiten diote proiektua diruztatzeari. Jarrera aldaketa horrek argiki erakusten du gisa horretako eskariak zepo arriskutsua direla zerga ordaintzaileentzat. Alabaina, orain, eman zuten hitza betetzeko manua  heldu zaie elkargo horiei eta Estatu idazkariak jaukimendu-mehatxuak ere bota dizkie.

Erabaki politiko huts diren horiek errekurtso bakarra dukete: Estatu Kontseilukoa. Beraz, gure hautetsiak mobilizatu behar dira desmartxa horien alde, eta gutariko bakoitzak zazpi eginahalak egin behar ditu hautetsiei konpreniarazteko haien sustengua baitezpadakoa dela.

Sekula baino gehiago, mobiliza gaitezen abenduaren 9ko elkarteen egintzetan parte hartuz.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude