EH Bai eta EH Bilduk, Espainiar eta Frantziaren jarrera oztopatzailea salatu dugu

eh-bai-eh-bildu

EH Bai eta EH Bilduk prentsaurrekoa egin genuen atzo Baionan, Azkainen izandako atxiloketei buruz eta espainiar zein frantziar gobernuen jarrera oztopatzailea salatzeko.

Larunbateko polizia operazioak, Frantziar zein Espainiar estatuak oraindik ere gerra eta blokeo egoera batean segitzen dutela erakutsi digute. ETA erakundeak, behin eta berriz azpimarratu du desarme prozesua martxan jarri nahi duela era ordenatu batean, baina, Espainiar zein Frantses estatuak bakearen bideko urratsak egin beharrean, armagabetze prozesuan eta bakearen bidean lanean ari direnen ustezko ETAko arduradunak atxilotzen segitzen dute. Konponbide prozesuak desarmearen arloan aitzin-pausu kualitatiboak ezagutzekotan, desarme antolatu eta adostu baten bidetik etorri behar dute.

Euskal gizarteak ezin du onartu eta ezin du utzi ere, armagabetze prozesuaren garapena espainiar zein frantziar interesen edo borondateen menpean gelditzea. Espainiar zein Frantziar estatuek, armagabetze prozesua lagundu beharrean, polizi operazioen bitartez, prozesu hori oztopatu nahi dute eta “garaile” eta “galtzaile” eskema indarrez inposatu nahi dute, gaur egun Euskal Herrian gehiengo zabal batek bake prozesuaren aldeko apostua egin duenean. Onartezina eta ulertezina iduritzen zaigu, bi estatuak armagabetze prozesu baten aurka azaltzea eta horren alde diharduten ari direnak atxilotzea. Nazioartean, ezagututako bestelako prozesuetan ez dugu horrelakorik ezagutu.

Oztopoak anitzak dira eta horren adibide da, Frantziar estatuak martxan jarri dituen neurri zorrotz berriak. Izan ere Frantziar estatuak, edozein egoera aitzakitzat hartzen du neurri berriak sortu eta aplikatzeko. Horren adierazle da martxan jarri duten FIJAIT deituriko fitxategi berria.

Bada garaia bi estatuek, Euskal Herriko gehiengo zabal batek eskatzen duenaren aldera jo dezaten eta bake bidearen aldeko zinezko urratsak egiten hasi daitezen.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude